Ayyám-i-Há

February 25, 2026 -

Los días de hospitalidad y servicio que preparan a la comunidad bahá’í para el mes de ayuno

Ayyám-i-Há

Cuándo

February 25, 2026

Tipo de evento

Abegitasunerako eta zerbitzurako egun hauekin bahá’í komunitatea baraualdirako prestatzen da

Ayyám-i-Há izenez («Há-ren egunak», 5. zenbakidun balioa duen arabiar letrari erreferentzia eginez) ezagutzen diren egun horiek bahà’í egutegian artean sartutako lauzpabost egun dira, eta baraualdiaren hilabetea baino lehenxeago izaten dira. Bahá’í egutegiak hemeretzi eguneko hemeretzi hilabete ditu, hau da, 361 egun dutu guztira, eta artean sarttutako egun horiek osatzen dute eguzki-urtea. Bahá’u’lláh-ak izendatu zituen eskuzabaltasunerako, abegitsuak izateko eta zerbitzatzeko aldia izan zedin: opariak trukatzen dira, behartsuak zaintzen dira eta komunitate-loturak indartzen dira. Egun horien bidez, baraualdia hasi aurretik azaleko guztiaz husteko aukera dago.

Bahá’í fedea Persian (egungo Iran) jaio zen XIX. mendearen erdialdean, eta munduko tradizio handietako erlijiorik berriena da. Bere printzipio nagusiak Jainkoaren batasuna, gizateriaren batasuna eta erlijio guztien batasuna dira, egia beraren hurrenez hurreneko errebelazio gisa. Euskadin bahá’í komunitateak daude Bilbon, Donostian, Irunen eta Gasteizen.

Scroll to Top