Ridvánen hamabigarren eguna

May 1, 2026 -

El último día del festival del Paraíso conmemora la partida de Bahá’u’lláh hacia el exilio, que sus seguidores vivieron como inicio de una misión universal

Ridvánen hamabigarren eguna

Cuándo

May 1, 2026

Tipo de evento

Paraisoko jaialdiaren azken egunak ospatzen du Bahá’u’lláh erbestera abiatu zela eta haren jarraitzaileentzat misio unibertsalaren hasiera izan zen

Bahá’í egutegiko jaialdirik garrantzitsuena ixten du Ridvánaren hamabigarren egunak. 1863ko egun hartan, Bahá’u’lláh Bagdadeko lorategia utzi eta Konstantinoplarako bidaia behartua hasi zuen, otomandar agintariek hara deitu baitzuten. Agintariek deserritzat hartu zutena, bere jarraitzaileek modu erabat desberdinean bizi izan zuten: bere misioa Pertsiatik harantzago, mundu osora, hedatzen hasi zen unea izan zen. Bahá’u’llàh erbesteratuta eta preso igaro zuen bizitza osoa (lehenik Edirnen, gero Acren), baina konfinamendu horretatik gutunak idatzi zizkien munduko buruzagi nagusiei, bakerako, justiziarako eta batasunerako deia egiteko.

Bahá’í fedeak erlijioen arteko elkarrizketan izandako parte hartzea nabarmena izan da Euskal Herrian: 2000. urtean bahá’í komunitateko kideak egon ziran Euskal Kostaldea Erlijio-arteko Elkartearen (AIR) sorreran, Baionan. Lurralde osoan antolatutako erlijioen arteko lehenengo ekimena izan zen eta UnescoEtxearekin, Ellacuria Fundazioko erlijioen arteko elkarrizketa-taldeekin edo Lizarrako Foro Espiritualarekin parte hartu dute, besteak beste. Era berean, parte hartze aktiboa dute Bilboko edo Gasteizko Udaletako erlijio-aniztasunaren mahaietan eta Euskal Erlijioen Kontseiluan.

Scroll to Top