Astebetez, familia juduek adarrezko etxolak eraikitzen dituzte eta bertan bizi izaten dira basamortuaren oroimenez eta uzta ospatzeko
Succot («etxolak») etxeko erosotasuna aldi baterako uztera gonbidatzen duen jaieguna da, astebetez aire zabalean eraikitako landare-etxola batean bizitzeko: sucá delakoan. Gogora ecartzen dute herri juduak berrogei urtez iraun zuela basamortuan Egiptorako exodoaren ondoren, zerua beste teilaturik gabe, beren indarretatik harago zegoen zerbaiten mende (hortik bere esanahi teologikoa).
Zazpi egunez, familiek sucá bat eraikitzen dute, adarrez estalitako landare-etxola bat, zerua ikusten da etxola horretatik, bertan jaten dute eta batzuetan lo egin ere bai. Jerusalemgo Tenplurako erromesaldiko hiru jaietako bat ere bada (shalosh regalim). Aldi berean, Succot poza eta urteko uztagatiko esker ona ospatzen dituen jaia da.
Erritu nagusian lulav (palmondo adar bat, mirto eta sahatsari lotua) eta etrog (zitriko usaintsu bat) daude, lau norabideetan eta gora eta behera astintzen direnak, unibertso osoan jainkoaren presentzia aitortzen den seinela. Simjat Torarekin amaitzen da, Toraren ospakizun alaiarekin.
