Dokumentu honek gu mugitzen gaituen, guk bilatzen dugunaren eta nola egiten dugunaren ulermen bateratu era errazean eta komunikagarrian irudikatu nahi du. Ez dugu nahi denborarik galtzea ideia handietan, baizik eta irudi inspiragarriak eta bultzagarrietan. Dokumentu hau bizia da, eguneratze eta aldaketari lotua, eguneroko lanaren bidez.
Ignaziotar nortasun eta ikuspegian -justizia sustatzen duen fedea- gure lanaren sustraia aurkitzen dugu. Gure proiektua Jesusen lagundiaren munduan eta gure inguruan lehentasunezko apostolotza sozialaren ildoan dago: migrazioak. “Lagundu, zerbitzatu eta defendatu” etorkinak eta errefuxiatuak leloa, jesuiten errefuxiatuen zerbitzuarena dena, gure taldean ozen entzuten da. Arro gaude Jesuita baten izena eramateaz, Iganzio Ellacuria, pertsonen sufrimedua eta bizitza arruntaren adibidea izan zena, eta diskurtso eragilea eraiki eta eragin estrukturala lortu zuena. “Errealitatearen ardura hartu, errealitatea hartu, eta errealitateaz arduratu maitasunez” bere leloa errealitateaz ohartu eta bere eraldaketan parte hartzeko dei moduan ulertzen dugu. Errealitateaz ardura hartzeko, lehenbizi ezinbestekoa da beirada zintzoa. Behetik egindako begirada, bere eskubideak zapalduak dituenaren begirada, gizarte ireki bati zabaltzen gaituena. Unibertsalak ez diren eskubideak, ez dira eskubidea, pribilegioak baizik.
Pertsona guztiok aintzat hartu gaitezen, eta hiritarmoduan onartuak izan gaitezen lan egiten dugu. Hiritartasun hau zenbait gauza suposatzen ditu: eskubideen onarpena, nazionalitate edo egoera administratiboari lotuak ezin direna egon; besea eta komunitatearenganako joakera arduratsua; eta honen ondorioz, komunitatearen talde eraikuntzan parte hartzeko aukera, gizartearen zati bat izatearen sentimendua garatzen duena, beste nortasun ezaugarri batzuk baino sakonago.
Errealitatean etorkinen bizitzan bazkerketa bikoitza pairatzen da: eskubideengandik eta “gu geu” handi baten parte izatearengandik. Hiritartasunaren eremua zabaltzea, gero eta jende gehiago besarkatzeko, persona guztien eskubideak indartzeko laguntzen du.
Horregatik, partaidetza sustatzen duen eta eskubide gehiago dituen mundu bat lortzeko lan egiten dugu. Eotrkinak diren pertsonengandik hasten gara, beraiek bait daude eskubideetatik kanpo. Eta hemendik, pertsona guztik beraien aniztasunean barneratzen dituen gizarte baten alde jartzen gara.
Honek bi eratako begirada eskatzen digu: alde batetik, harremanen aldetik, hurbil dagoenaren partaidetza eta barneratzea eskatzen diguna; eta bestetik, begirada estrukturala, gizartera eta eremu publikora bultzatzen diguna, kontzientzia soziala eragiteko, eta politika publikoak eskatzeko.
Aniztasuna edozein gaur egungo gizartean ematen da, ez da migrazioaren ondorioa. Gure historiaren zati bat da ere. Personen mugikortasuna eta migrazio prozesuek bi eragin izan dituzte: alde batetik, aniztasuna aberastu eta handitu; eta bestetik aniztasun hori modu onean, positiboan eta justoan kudeatu behar dugula. Beti egon bait da, eta beti egongo da.
Uste dugu aniztasunaren kudeaketa egokia hiritargoaren ideiarekin lotuta dagoela. Kudeaketa egoki hau suposatzen du: hiritartasunaren onarpen zabala eta irekia; eskubideen onarpena; ezaugarri kulturalen pisua txikitzea; taldeen aniztasuna onartzea; eta elkar bizitza kudeatzeko baliobide, botere eta ahalmen berdinak.
Gure interbenzioa talde edo multzo akonpanaimenduan oinarritzen da. Autolaguntza, kontzientzia hartzeko eta eskubideen defendatzeko dinamikak laguntzen ditugu. Eragin publikorako, erakunde eta talde indartze eta artikulaziorako, eta gizarte partaidetzarako prozesuak ere akonpainatzen ditugu. Talde eta pertsonen arteko topaketa, elkarrizketa eta elkarbizitza guneak ere sustazen ditugu.
Bultzatzen dugun partaidetzak gizon-emakume indartuak eta beraiekiko eta besteekiko ardutatuak eskatzen ditu. Hau da, indartutako pertsonak. Horrela ulertzen dugu indartze prozesua, ahalmen (pertsonalak, sozialak, politikoak) eta baliobideak lortzeko prozesuak, guztion onurako erabiltzeko.
Horregatik, akonpainamendu kolektiboak batzuetan pertsona zehatz akonpainamendua eskatzen du, beraien erronka, bilaketa eta zailtasunetan. Horregatik, akonpainamendu pertsonala talde eta komunitate prozesuen zerbitzuetara jartzen da.
Gure interbentzioak pertsona eta taldeen harremanak eta loturak indartzea bilatzen du. Honi kapital soziala deitzen diogu: gure sostengu dena, gizartearen kide egiten gaituena. Kapital honen gabeziak baztertu egiten gaitu gizartetik, behar izan materialen gabeziak bezala. Etorkinen kasuan, ezinbestekoa da harreman sare berria sortzea gizartearen parte izateko. Gure lanean hiru dimentsio ditugu:
Lehenengo, lotura harremanak badauzkagu, maitasuna, orientazioa, laguntza ematen dizkigutenak. Hurbileko pertsonekin ematen da: sendia, lagunak, talde primarioak, jatorri berdinekoak, etab. Lotura hauek lotura kapital sozial deritzote. Eta bultzatu egiten dugu, talde barneko elkartasuna bultzatzen duguenan, eta auto laguntza taldeak laguntzen digutenean.
Bigarrenik, behar-beharrekoa da loturak sendotzea jatorri edo maila desberdineko edota gure aldean desberdinak diren beste pertsona edo kolektibo batzuekin, gizarte mailan elkarren arteko gizalegezko esparru bat sortu nahi badugu. Lotura horiei “zubi-lanetarako gizarte kapitala” deritze, eta horien alde egiten dugu, elkarteak eta plataformak partaidetzazko dinamiketan bultzatzen eta laguntzen ditugunenan, edo era askotako munduak lotzeko moduko ekimenak abiarazten ditugunean.
Azkenik, guregan eragina duten erakundeekin ere loturak baditugu. Lotura honi “sarbide kapital sozial” deritzogu. Lotura honetatik lan egiten dugu erakunde foroetan eztabaidatzen dugunean, edota taldeen behar izan eta erreklamazioak erakundeetara eramaten ditugunean.
Horregatik, hain garrantzitsua da gure lanean guneak sortzeak. Gainera, pertsonen harremana sentzibilizazio sozialarako ezinestekoa da. Boluntarioak ere hemen lan egiten dute. Gainera, gure bizitzan eragin duten eskubideetan eragina izateko, erabaki horiek hartzen diren lekuetan egoteagatik pasatzen da.
Pertsona eta taldeen indartzean dimentsio sinbolikoak (narrazioak, baloreak, sinismenak, espiritualitatea…)garrantzi handia du. Zentzuaren alde honek talde historian sartzera, bizitza proiektuak bideratzera, erabakiak hartzera eta guztion onura bilatzera bultzatzen gaitu.
Horregatik gure interbentzioak bere historia indartuz nortasun konpartitua sortzen duen narratiba sortu nahi du. “Beste mundu bat” sortzeko eraldaketa itxaropena eta amets egitera bultzatzen diguten sinboloak behar ditugu.
Batera egindako ospakizunak, besteekin egindako arte adierazpena, erlijio eta espiritualitatearen eremuak, taldean eginikohausnarketak, bizitza testigantza konpartituak, etab., zentzua sortzeko gune pribilegiatuak dira.
Gure ardura harreman, komunitate eta zentzua sortzearen kezka eskubiden inguruko ikuspegiarekin osatua izan behar da. Bestela, txikitasunaren edertasunean liluratuta gera gaitezke, eskubideen atzeratzea ematen ari dela konturatu gabe. Hau da, gure ekintzak eskubide unibertsalak bermatzen dituzten eremu eta estruktureei zuzenduak izan behar dira. Gainera, badakigu, harremanak sakonagoak direla eskubide eta aukeren berdintasuna dagoenena. Horrela, hiritartasunak eskubideen defentsarekin lotua dago.
Politika publiko inklusiboak, unibertsalak, eta kudeaketa positiboarenak defendatzen saiatzen gara. Kezka hau besteekin izandako esperientzietatik, honen inguruko hausnarketatik eta ikerketatik ateratzen dugu. Askotan hau lan sareetatik ateratzen dugu. Eta ahal dugun bezain guztia zabaltzen saiatzen gara, bere eragina handitu nahian.
Giza taldeaz gain, daukagun ingurune fisikoa ere baliobide garrantzitsua da komunitate, harreman eta partaidetza prozesuak aurrera eramateko. Gure zentroa abegitsua izan daiten nahi dugu, eta gure zentrotik igarotzen direnak harrera ona izatea nahi dugu. Horretatik, akonpainamendu prozesuak partaidetzatik eskeini nahi ditugu. Ekintzen eta funtzionamenduen moduen proposamenetatik pertsonek gunearen jabe izatea bultzatu nahi dugu.
Beste pertsona eta taldeekin harremanetan gaude. Ez garen heltzen lekura, besteak heltzen dira. Guk ez dakigunean, beste batzuek badakite. Eta bakarrik inor heltzen ez en lekura, gu taldean heltzen gara. Sare lana gure interbentzioaren zati handia da. Sarearen bidez eranginkorragoak gara, pertsonen bizitza hobetzeko baliobideak denon artean jartzen bait ditugu. Sarean gure mezua gizarteari eta erabakiak hartzen dituztenei hobeto heltzen zaie. Gainera, talde lanean, harremanak sendotzen ditugu, eta aniztasuna eta elkar bizitza hobeto kudeatzen iksten dugu.
Talde barruan bizi eta erabili nahi ditugu gizartean sustatu nahi ditugun balore eta ondasunak: partaidetza aktiboa, jarrera inklusiboa, aniztasunaren kudeaketa positivoa, hurbiltasuna bai harremanetan bai guregana heltzeko. Gure erakundeak ezin dio eman gizarteari barnean sortu ezin dezakeena: erakundeetatik kanpo badago ezingo du inklusio formala eman; partaidea ez bada, ezin izango du partaidetza bultzatu, taldeko kideak ezin baditu indartu ezin izango du pertsonak indartu, etb…Ahalmen hauen sorreran denok gara arduradunak.