Ellacuria gizarte gunea martxan hasi zan unetik lan esparru argi bat izan du bere egunerokotasunean, persona etorkinen partehartzea hain zuzen ere. Partehartze hau modu anitzetan sustatzen saiatu garen arren, etorkinen elkarteetan finkatu da gure lan indar handiena. Norabide honetan egindako lana ondo aztertu nahian, 2011an esperientzia honen sistematizazio lan bat argitaratu genuen; “Eraikuntzan: aniztasunaren partaidetza guneak”. Lan honetatik hausnarketa eta ideia interesgarri asko ondorioztatzen dira eta horiei esker gure lana hobetzea dugu helburu. Ideia honekin lotuta, aurten, partehartzea lantzeko mintegi bat sortu eta aurrera eraman dugu. Lantande hau, esperientzia ezberdinetako perstonez osatu da; administrazioetan lanean dabiltzanak, unibertsitate ezberdinetako ikerlariak, partehartze honen protagonista diren eta elkarte ezberdinetako kide diren pertsona etorkinak eta gu geu, entitate sozial moduan. Sei hilabetetan zehar bost topaketa izan ditugu eta bakoitzean partehartzearen inguruko dimentsio eta begirada ezberdinak landu ditugu. Taldearen aniztasunak hain zuzen ere hau ahalbideratu du, oso aberasgarria bihurtuz sortutako espazioa. Bildutako informazio, esperientzia eta ideia berri guzti hauek beraz, gure lanean aurrera jarraitzeko eta berau gaurko errelitate eta beharretara moldatzeko gonbitea egiten digute, garbi izanez gure errealitatea etengabe aldatzen doan zerbait dela eta beronen ezaugarriak kontutan hartuta gogotsu ekingo diogu bideari! Ulertzen baitugu pertsona etorkinen partehartzea gure gizartean ezinbesteko dimentsioa dela hiritartasunaren integrazio egoki baten ikuspuntutik.
Urriaren, 17 eta 18an, Ikuspegik eta Biltzenek “Etorkinen seme-alabak: integrazioaren erronka” izenburupean antolatutako Jardunaldiak ospatu dira. Bertan, gaiari heltzeko ikuspuntu eta esperientzia anitzetako pertsonak izan dira hizlari. Uniberstitate eta akademiatik hasita, hezkuntza arloan adituak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, etorkinekin harreman zuzena dutenak, bai eskuhartze lanetan, zein esperientzia propioa bizi dutenak eta immigrazioaren gaian adituak direnak. Seme-alaben egoera eta errealitatea, immigrazioaren fenomenoarekin guztiz lotuta dagoen gaia izan arren, esperientzia luzeko herrialdeetan ez bezala, gure herrian ez da izan orainarte behar bezala landutako gaia. Dakigun moduan, beste herrialdeetatik etorritako pertsonen mugimendua orain dela bi hamarkadatako errealitatea da gurean eta orainarte ineteres muga fluxuetan eta herritar berri hauen integrazio modu eta mekanismoetan oinarritu ei da. Bada garaia beraz, etorkin izan diren pertsona hauen ondorengoetaz ardura hartzeko eta beraien prosezuen inguruan hausnartu eta ikertzeko, prozesu hauek ahalik eta aberasgarri zein armoniosoen izan daitezen. Asko dira Jardunaldietan hitzegin ta landu ziren ideiak, hala nola, kapital sozial eta ekonomikoaren garrantzia, integrazioa bi norabidetako prozesu bezala ulertzearen beharra, kulturatekotasunari lotuta, eskoletan inklusioaren idea garatzea eta geletako anistasunari kasu egin ta berau lantzearen beharra. Bestetik, egunerokoan herritarron eskuhartzean zaila dugun, baia berebiziko garrantzia duten politika sozial, ekonomiko eta atzerritartasun legearen eraldaketa, berdintasuna eta aukera eskubideak sustatzea. Baia denetatik, hizlari batek, Hasar Samadik, planteatutako identitate dilema da agian gehien hunkitu ninduena. Hasar bi urte zituela etorri zen Euskal Herrira bizitzera eta berton hogeitabost urte daramatza bizitzen. Hemen hezitu izanak berriz, eztu identitate anitz horrek sortarazten dizkion buruhausteetatik askatu. Oraindik ere, gure gizartean, oztopoak existitzen baitira beste kultura eta erlijioak praktikatzen dituzten pertsonek, beraien identitate hori askatasunez bizitzeko eta etengabe azalpenak ematen ibili ez izateko. Baina korapiloa ezta hor etetzen, beraien gurasoen herrialdeetara doazenean, kasu honetan bere jaioterria dena, han ere sentsazio berdina dute, eta guzti honen aurrean Hajarrek bere buruari galdetzen dio; Zein multzotan sartzen gaituzte? Noiz arte gara etorkinak? Ez dugu iraungitze datarik? Nongoak sentitzen gara? Batzuetan bertakoak, besteetan jaioterrikoak…, Nola azaldu zure lagunei gaueko giroan atera nahi ez duzula? Edota gurasoei gradu amaierako bidaira joan nahi duzula?…eta sentsazio eta sentimendu guzti hauek batzen dituen galdera sinple bat; Nork ez du nahi naturaltasunez bizi? Ba honen erantzuna aski erraza da, denok. Horregatik denon ardura da herritar hauek askatasun ta naturaltasunez bizitzea beraien identitate anitza, ez al dugu denok aniztasun hau gure baitan begiztatzen?