default logo
Acompañar, Servir y Defender
a las personas migrantes y sus organizaciones

Xedea, Ikuspegia eta Baloreak

Xedea

Ignaizo Ellacuria gizarte fundazioa esku-hartze sozialerako erakundea da, Jesusen lagundiaren ahaleginetik jaioa eta Mariaren lagundiaen eta XBKaren laguntzarekin sortua, kltura arteko gizarte berria sortzen saiatzen dena, bertan pertsona guztiek parte hartu, beraien bizitzen protagonista izan eta gizartearen eragileak izan daitezen.
Bere helburuak dira:

  • Etorkinen eta hemengoen arteko hausnarketa, ikasketa, elkarrizketa, bitartekotza eta parte hartze guneak sustatzea, eta gizartearen eraldaketa errazteko bultzada ematea, gizarte ireki baten bila.
  • Erlijio aniztasun, kultura arteko, eta elkar bizitzaren inguruan egiten diren talde ekintzak zabaltzea eta aldarrikatzea.
  • Ikerketa, ekintza eta sentzibilizazioaren bitartez aniztasun, elkarbizitza eta hiritargo ekintza onak zabaltzea.

 

Ikuspegia

Ellacuria gizarte zentroak hiritargo irekia sustatzen duen ignoziotar erakundea izan nahi du. Horretarako nahi dugu:

  • Pertsona eta kolektiboei protagonismoa eman, gizarte zibila indartzea, ea laguntasuna eta sentzibilizazioaren bitartez iritzi publikoa sustatzea.
  • Partaidetza guneak, sareko lana eta talde ikasketa sustatzea eta indartzea, bereziki Jesusen lagundiaren erakunde, Bizkaiako eleiza eta hirugarren sektoreko erakundeen artean.
  • Adhesio soziala eragitea gure proiektuekiko, eztabaida eta politika publikoaren inguruan pate hartuz, hiritargo, kudeaketa positiboa eta erlijio aniztasunaren eztabaidetan bereziki.
  • Erakundeen iraunkortasuna eta pertsonen garapena ziurtatzen dituen barne kudeaketa eredu parte-hartzailea eta gardena sendotzea.

 

Baloreak

Beste gizarte bat posiblea dela erakusten dituzten baloreak eta ekintzak barneratu behar ditugula uste dugu. Egiten ditugun gauzak bezain garrantzitsua da nola egiten ditugun gauza hauek. Horregatik saiatzen gara bizi nahi ditugun baloreak argi izaten, eta gure inguruan aldarrikatzen.

Balore bakotzarentzat defnizio bat adostu dugu, eta hauek garatzeko ekinta zehatz batzuk aurkitu ditugu. Ekintza hau harremanetan daude: 1) taldearekin, 2) gure ekintzarekin, gure egitasmoekin, 3) beste elkarteekin, 4) testuinguru sozialarekin y  5) eraginarekin.

  • Aniztasunarekiko begirune eta aintzat hartzearen inguruan, beste erlijio, kultura, politika eta giza tradizioen talde eta pertsonekin elkar topatzea gizarte ireki bat sortzeko ezinbestekoa dela uste dugu.

    Nola garatzen dugu:

    • Pertsona eta taldeen entzute, harrera, hurbiltasun, balioztatze eta irekitasun ahalmen eta gaitasunak bultzatuz.
    • Aniztasuna eta bere manifestapenak adierazi, azpimarratu eta babesteko topaketa guneak erraztuz.
    • Erlijio arteko, kultura eta giza elkarrizketa erraztuz.
    • Giza aldaketa erraz dezaketen gune eta taldeekin lan eginez (hezkuntza, administrazio publikoa, erljio komunitateak…)
    • Aniztasuna erakutsiz eta gizarte eraikuntza lortzeko duen aportazioaz sentsibilizatuz.
  • Partaidetzari buruz, gure aburuz gizarte ireki bat lortzeko ezinbestekoa da guztion partaidetza aktiboa fundazioan sortzen diren prozesuetan.

    Nola garatzen dugu:

    • Proiektuarekiko inplikazio arduratsua lortzeko informazioa, heziketa, lan garapena, tresna eta gune formalak erraztuz.
    • Fundazioan bertan partaidetza susatuz: taldeak, prozesuak, boluntariotza.
    • Erakundearen proiektuan dauden pertsona eta taldeen behar izan, interes eta ahalmenen arabera gure ekintzak eta planak garatuz.
    • Badauden partaidetza guneak indartzen: plataforma eta sareetan parte hartuz, beste pertsona eta talde ekintzara bultzatuz, lidergoak sustatuz.
    • Parte-hartzearen eta hiritartasunen protagonismoa dinamika sozialetan bultzatzeko fruituen garrantzia ikusgai eginez.
  • Irekitasunaren inguruan, hemengo pertsonen eta etorkinen arteko esperientzia eta ezaguera trukaketa aukera izuarritzat daukagu. Balio honek arreta handi eskatzen digu etorkinen behar izanei, beraien aldaketei aurre egiteko ahlamenari laguntza eta bultzada emateko.

    Nola garatzen dugu:

    • Gure prozesu eta ekintzen etengabeko hobekuntza eta innobaioa bultzatuz.
    • Pertsona eta taldeekin alkartasuna sustatuz gizartearen errealitatea hobeto ezagutzeko, eta behar izanak eta proposamenak bilatzeko.
    • Ezagueren trukaketa eta ekintzak sustatzeko pertsonen eta taldeen esperientziak eta ahalmenak aurkituz
    • Gizarte testuinguruan sortzen diren erronka justoei kreatibitatearekin adi egoten
    • Proiektu/prozesu bakoitzean aurkitzen dugun gizarte testuinguru berrietako informazioa gizate guztiarekin banatuz
  • Elkarren arduraren inguruan, taldeko parte izatearen sentimenduak taldeko pertsona guztiak fundazioaren garapenean eta eraginean gehiago inplikatzen ditu.

    Nola garatzen dugu:

    • Etxean bezala sentitu gaitezen, gune ireki honen partaidetza moduak, eta elkar bizitza eta funtzionamendu arauak agerian jarriz.
    • Fundazioko talde eta pertsonak lagunduz, proiektuaren jabe eginez, erabakien autonomian eta elkarren arduran irabaz dezaten.
    • Gure erakundearen helburuaren inguruan otoitz, akonpainamendu, topaketa, ospakizun eta elkarrizketa guneak indartuz. Bereziki subjektu apostolikoa, taldea, boluntariotza, eta heburu eta ikuspegi berdina dituzten erakundeak inplikatzen dituztenak. .
    • Gure proiektua bai barnera bai kanpora komunikatuz, eta gure zailtasun eta aurrera pausoak gardentasunez konpartituz eta osatuz.
    • Gure nortasunarekin eta gure justiziarekiko konpromisuarekin bat datorren irudi publikoa sustatuz.
  • Akonpainamenduari buruz, erakundearen pertsonen garapenaren testigu izatea nahi dugu (prozesu, erronka, besteen eta taldeen ametsak…).

    Nola garatzen dugu:

    • Taldeko pertsonak beraien artean ezagutu, profesionalki garatu eta eraldaketa sozialan konprometitzea errazten dituzten prozesu eta barne dinamikak sustatuz.
    • Pertsona eta taldeetan beraien ahultasun eta ahalmenen onarpena bultzatuz.
    • Pertsona eta taldeen hazkuntza eta garapena bultzatuz beraien errealitate eta ahalmenetatik, beraiei entzunez, alternatibak aurkezten, topaketak eta elkar trukaketak bultzatuz, eta beraien erritmo, balore eta kriterioak errespetatuz.
    • Akonpainamenduak sortzen duen talde eta pertsonen garapenaren eragina agerian jartzen.