Acompañar, Servir y Defender
a las personas migrantes y sus organizaciones

Erlijio-arteko elkarrizketa

DIAR

DIAR ERLIJIO-ARTEKO MAHAIA 

… erlijio eta jatorri desberdinetako pertsonez osatutako taldea gara, geure burua hobetu ezagutu, besteen fedeaz informatu, norbera den bezala onartu eta batez ere errespetatzeko asmoari atxikitakoa. Honela, dagokien ekarpena egin nahi diote Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioaren eginkizunari.

DIAR erlijio-arteko mahaiak erantzuna eman nahi dio gure gizartean dagoen aniztasun erlijiosoaren ezin ukatuzko errealitateari. Nola parte hartu geure inguruan hedatuz doazen meskita, kultu-zentro eta talde erlijiosoen egundoko loraldian? Nolako arreta egin guztiok ezagutzen ditugun hainbat eta hainbat pertsonaren sentimendu eta praktika erlijiosoei? Nola profitatu aniztasun horrek dakarkigun ezin ukatuzko aberastasuna? Ez da zeregin erraza, inondik ere. Argi dago gure jarrera aldatu beharra dagoela, eta horren bidez …

… balioa eman behar diegula DIAR talde honen siglek laburbiltzen dituzten printzipio edo jokabide egokiei, ikuspegi irekiari eta erlijio-artekotasunaren aldeko jarrerari:

ELKARRIZKETA, hau da, elkar-trukerako eta elkarri entzuteko jarreran. Ekimen guztietarako irekita. Ez dugu erlijiorik edo mugimendu erlijiosorik baztertu nahi. Horregatik, etengabeko harremanetan egon nahi dugu guk bilatzen dugunaren bila dabiltzan “Portal dorado”, “Gune”, “Baketik” eta “Atisha” bezalako elkarteekin.

ERLIJIO-ARTEKOA, hau da, elkar-ulertzea eta elkar-estimatzea helburutzat hartuz, helburu zaila izan arren. Elkarbizitzeko gauza izan gaitezen, ez elkarren ondoan –hori beti egon da–, haurrideak bezala baizik.

ONARPENA, inor baztertu gabe, denok haurrideak garelako eta giza-existentziaren zentzu erlijiosoaren bilaketa interesatzen zaigulako, kexu agnostikoa barne (ezinbesteko osagaia da gizakiari eman zaion giza-jarduerarik gizakoienean, halakoxea baita bizitzaren zentzua bilatzea).

ERRESPETUA, hutsik gabeko begirunea. Beste erlijioetako kideek aintzakotzat hartzen dituzten eduki, tabu, erritu eta praktikei dagokiena, geure ikuspuntutik bitxiak izan arren.

Jakin badakigu jokabide egoki hauek ez direla aisa kudeatzen. Badakigu erlijio-arteko elkarrizketak bide luzea duela jorratzeko. Pertsona gizarte-ingurunearen emaitza da, heziketa-ingurunearen eta haurtzaroan ezagutu duten erlijioaren ondorio. Jakin badakigu pertsona bakoitzarentzat, berea dela erlijiorik onena, eta erlijio bakarra batzuetan… hori bilera guztietan ikusten dugu, baina ez gaitu beldurtzen, ezta kezkatzen ere. Errealitate horiek lausotuz joango dira denboraren poderioz. Horretarako elkartzen gara, hain zuzen ere, bereizten gaituena desagertu eta batzen gaituena sendotzeko asmoz.


Semana Ignaciana

  Hasta el 25 de noviembre, os invitamos a las actividades que se realizan en la Semana Ignaciana. Tenéis la oportunidad de acercaros a espacios de espiritualidad y de celebración. Os esperamos!    

Networking for justice

Del 16 al 20 de Noviembre tendrá lugar en Loyola un encuentro internacional que bajo el lema de “Networking for Justice” reunirá a las Redes Globales Ignacianas de Incidencia Política, a los Coordinadores Sociales de todas las Conferencias Apostólicas de la Compañía de Jesús y a miemb

Una lección de solidaridad. Una clara necesidad de justicia.

El pasado viernes 16 de octubre nos llegaba la triste y dura noticia del fallecimiento de Verónica del Carmen. Verónica era una mujer joven, de 28 años, nacida en Nicaragua, que vivía desde hace 4 años en Bilbao. Como muchas mujeres ella migró para poder ofrecer un futuro mejor a su h

AFRIKAKO ARTEKO LAGINA – MUESTRA DE ARTES AFRICANAS

El próximo jueves 22 de octubre, a las 18:30 horas, se realizará una mesa redonda donde se aúnan reflexión, homenaje y danzas. Será en Arrupe Etxea, calle Padre Lojendio 2. Bilbao;  esta actividad está en el marco de las Jornadas Africa Imprescindible.  Os esperamos!