Kulturartekotasunaren aldeko Gazteen Parte-hartzea
Ignacio Ellacuria Gizarte Fundazioaren Kulturartekotasunaren aldeko Gazteen Parte-hartzea Sustatzeko Programatik 18 eta 23 urte tarteko etorkin gazteekin batera lan egiten dugu, bi esku-hartze ildo hauen inguruan:
Emantzipazioa: Hemen Partzuergoan dugun parte-hartze instituzionalaren bitartez eta CEAR, Izangai Elkartea, Harribide Fundazioa, Adsis Fundazioa, Peñascal Fundazioa eta Caritasekin sarean lan eginez. Aparteko kalteberatasun-egoeran dauden lagundu gabeko gazte atzerritarrei gizarteratze-ibilbideak eskaintzen zaizkie, gazte-bazterkeriatik babesteko asmoz.
Parte-hartzea: Aisia eta Astialdia, Sentsibilizazioa/Hausnarketa/Eragina eta Boluntariotza arloetako esperientzia-proposamenetik abiatuta. Partaidetza/elkartegintza arloko prozesuetan kanpoko eta bertako gazteen arteko harremana lortu nahi da, herritartasun aktiboa eta kulturartekotasuna indartzeko asmoz. Elkarren artean, herritartasun-agenda partekatu eta barneratzailea zehaztu eta ekintza publikoak diseinatuko dituzte. Proiektu honen bidez, herritartasunaren nortasun amankomuna eraiki, gazteen arteko lidergoak sustatu, gazteak herritar aktibotzat ahaldundu eta eragin-proposamen zehatzak sortu nahi dira.
EDUARDO J. RUIZ VIEYTEZ , MAIA EDITORES, 2011 Gehiengoaren arabera ulertzen den demokraziaren ideia baten aurrean, beharrezkoa da zabaltzea nola erabiltzen diren giza eskubideak gure gizartean. Honek barnean dauzkagun jarrerak eta kontzeptuak berrikusteko behar izanean jartzen gitu, e
Bilbao, Saioa, Urrutia, Gorka y Ruiz, Andrea (2011) “Gutxiengo erlijioak Euskadin:ezaugarriak, behar izanak eta erlijio guneak.” en Ruiz Vieytez, Eduardo J. (Dir.) Aniztasun erlijiosoa Euskadin. Bilbao: Universidad de Deusto, pp. 15-49.
Egileak: Errefuxiatuen jesuiten zerbitzua-Europa Izeburua: Bizitzak mugimenduan. Arjelia eta Marokon bizi diren etorkinen esperientziak. Argitaletxea: SJR Europa