Egun bizi dugun pluraltasun kultural eta erlijiosoaren testuinguruari erreparatuta, eta gizartea bizikidetasuna eta herritartasuna garatzeari harrerari baino lotuago dagoela gogoan izanda, Ellacuria Fundazioak kulturarteko ikuspegia duen proposamena egin du, partaidetza eta elkartegintza indartzearen bitartez, etorkinen herritartasun eraginkorreko estatusa bultzatzeko asmoz.
Fundazioan uste dugu behar-beharrezkoa dela programetan etorkinak partaide izatea, eta ez jasotzaile hutsa. Era berean, elkartegintza gizarte-partaidetza, ahalduntzea eta gizarte-kohesioa garatzeko modu garrantzitsua dela uste dugu.
Proposamen honen bidez, inmigrazioarekin lotutako elkarteen potentziala garatu eta bistaratuko dela ziurtatu nahi dugu, partaidetzan oinarrituta, ekimenen formulazioan eta garapenean eragile aktiboak izan daitezen.
Horrekin batera, ekarpen espezifikoa egin nahi diogu, pertsona guztioi gizarte-eraldaketako partaide, protagonista eta eragile izateko aukera eskainiko digun kulturarteko gizartearen eraikuntzari.