Acompañar, Servir y Defender
a las personas migrantes y sus organizaciones

Partaidetza-prozesuak udalerrietan

procesos_participativos_en_municipios

 

Egun bizi dugun pluraltasun kultural eta erlijiosoaren testuinguruari erreparatuta, eta gizartea bizikidetasuna eta herritartasuna garatzeari harrerari baino lotuago dagoela gogoan izanda, Ellacuria Fundazioak kulturarteko ikuspegia duen proposamena egin du, partaidetza eta elkartegintza indartzearen bitartez, etorkinen herritartasun eraginkorreko estatusa bultzatzeko asmoz.

  • Partaidetzarako laguntza: Inmigrazioarekin lotutako elkarteek elkar ezagutu eta elkar aitortzeko moduko topaguneak sortu eta hauei laguntza ematea, esperientziak eta ezagutzak trukatzea, herritartasun barneratzailea eta kulturarteko bizikidetasuna bultzatuko dituzten sinergiak sortu eta proiektu bateratuak abian jartzea, elkarteen barruan nahiz beste eragile batzuekiko lankidetzaz.
  • Elkarteak indartzea. Etorkin-elkarteen dinamiketan laguntzea, indartze eta parte-hartze prozesuak sortu eta jendarteko bistaratzea areagotzeko asmoz.

Fundazioan uste dugu behar-beharrezkoa dela programetan etorkinak partaide izatea, eta ez jasotzaile hutsa. Era berean, elkartegintza gizarte-partaidetza, ahalduntzea eta gizarte-kohesioa garatzeko modu garrantzitsua dela uste dugu.

Proposamen honen bidez, inmigrazioarekin lotutako elkarteen potentziala garatu eta bistaratuko dela ziurtatu nahi dugu, partaidetzan oinarrituta, ekimenen formulazioan eta garapenean eragile aktiboak izan daitezen.

Horrekin batera, ekarpen espezifikoa egin nahi diogu, pertsona guztioi gizarte-eraldaketako partaide, protagonista eta eragile izateko aukera eskainiko digun kulturarteko gizartearen eraikuntzari.


Berdinak izaten ikasten. Kultura arteko hezkuntza manuala

Luis Díe-ek koordinatua Berdinak izaten ikasten. Kultura arteko hezkuntza manuala.

Nahi dugun garapena. Begiradak EAEko etorkinen taldeetatik.

Gaur egungo testuinguruan migrazioari buruz hitz egitea ausardia dirudi. Sozialki bidezkoa da migrazio prozesuei aurre egitea kontrola eta kudeaketa baino era sakonagoan. Giza garapenari buruz hitz egin dezakegu gaur egungo munduko eta gure herriko egoeran?

Aniztasun ezkutuak. Erlijio gutxiengoak Euskadin

Bilbao, Saioa en RUIZ VIEYTEZ, Eduardo J. (Dir.) Barcelona: Icaria, pp. 162-163, 185-195.

Eraikuntzan: aniztasunaren partaidetza guneak.

Eraikuntzan: aniztasunaren partaidetza guneak. ELLACURIA FUNDAZIOA, 2011. Barcelona: Icaria, pp. 162-163, 185-195.  Argitalpenera joateko;En construcciónpdf