Acompañar, Servir y Defender
a las personas migrantes y sus organizaciones

Partaidetza-prozesuak udalerrietan

procesos_participativos_en_municipios

 

Egun bizi dugun pluraltasun kultural eta erlijiosoaren testuinguruari erreparatuta, eta gizartea bizikidetasuna eta herritartasuna garatzeari harrerari baino lotuago dagoela gogoan izanda, Ellacuria Fundazioak kulturarteko ikuspegia duen proposamena egin du, partaidetza eta elkartegintza indartzearen bitartez, etorkinen herritartasun eraginkorreko estatusa bultzatzeko asmoz.

  • Partaidetzarako laguntza: Inmigrazioarekin lotutako elkarteek elkar ezagutu eta elkar aitortzeko moduko topaguneak sortu eta hauei laguntza ematea, esperientziak eta ezagutzak trukatzea, herritartasun barneratzailea eta kulturarteko bizikidetasuna bultzatuko dituzten sinergiak sortu eta proiektu bateratuak abian jartzea, elkarteen barruan nahiz beste eragile batzuekiko lankidetzaz.
  • Elkarteak indartzea. Etorkin-elkarteen dinamiketan laguntzea, indartze eta parte-hartze prozesuak sortu eta jendarteko bistaratzea areagotzeko asmoz.

Fundazioan uste dugu behar-beharrezkoa dela programetan etorkinak partaide izatea, eta ez jasotzaile hutsa. Era berean, elkartegintza gizarte-partaidetza, ahalduntzea eta gizarte-kohesioa garatzeko modu garrantzitsua dela uste dugu.

Proposamen honen bidez, inmigrazioarekin lotutako elkarteen potentziala garatu eta bistaratuko dela ziurtatu nahi dugu, partaidetzan oinarrituta, ekimenen formulazioan eta garapenean eragile aktiboak izan daitezen.

Horrekin batera, ekarpen espezifikoa egin nahi diogu, pertsona guztioi gizarte-eraldaketako partaide, protagonista eta eragile izateko aukera eskainiko digun kulturarteko gizartearen eraikuntzari.


Aniversario Fund Ellacuria

10º ANIVERSARIO FUNDACIÓN ELLACURIA Ya llega la fecha de la Conmemoración del Aniversario de la Fundación Ellacuría, en el marco de la Semana del XXVII aniversario de los mártires de la UCA, incluído Ignacio Ellacuría. Os invitamos a compartir junto a nosotras, de una manera participa

Informe CIE 2015 – SJM

Liburuaren aurkezpena: Noviembre

Liburuaren aurkezpena: “Noviembre” (Jorge Galán autorea bertan izango da) El Salvadorko idazle eta poetak 2015ean argitaratu zuen eleberri hori; bertan, 1989an El Salvadorko UCAn hil zituzten sei jesuiten eta bi laguntzaileen, horien artean Ignacio Ellacuriaren, erailketa

Informe CIE2015 Servicio Jesuita a Migrantes

INFORME CIE 2015 Es posible que el año 2015 sea recordado como aquel en el que la Unión Europea y sus estados miembros dieron definitivamente la espalda a cientos de miles de personas refugiadas. Después de un tímido ensayo de organizar una respuesta mínima y corresponsable, basada en