«Hau izan da nire lehen esperientzia errefuxiatu bat etxean hartzen, eta laburra izan arren oso aberasgarritzat jotzen dut.
Normalean bakarrik bizi naiz eta badaukat lekua etxean beste pertsona bat bizitzeko, logela bat libre daukadalako. Egia esanda, nire lanagatik ez dut denbora asko ematen etxean, goizez irteten naiz etxetik eta gauez itzuli. Gainera, asteburuetan, sarritan, etxetik kanpo egiteko planen bat izaten dut. Baina hori ez da oztopoa programa honetan parte hartzeko. Kasu desberdinak daude, beharra asko, eta horretarako dago Ellacuria Fundazioa, zure egoerara moldatuko den norbaiten bilatzeko.
Nire kasuan mutil gazte bat etorri zen nire etxera, 18 urtekoa eta Alex zuen izena. Bera oso autonomoa zen, ikasketak on-line bidez egin zituen eta gero bazituen lagunak hemen haiekin geratzeko. Nik goizetan uzten nuen etxean eta berak prestatu zuen bere janaria. Arazoren bat edo premiaren bat izanez gero niri deitu edo mezu bat bidali zidan. Bizikidetza oso erraza da hasieratik argi uzten baduzu zein diren arauak. Horrela egin genuen eta ez zen arazorik egon.
Berari aukera ona sortu zuen Polonian. Lagun ona dauka han, lana eta etxebitzitza eskaini zizkiona. Gainera, bere herrialdetik gertuago egongo litzateke. Nik berehala ulertu nuen oso aukera ona zela berarentzat. Eta horregatik poztu nintzen beragatik.
Nire etxean hilabete eskas egon zen, baina denbora horretan ikusi nuen ahalegin txiki batekin laguntza handia eman niezaiokeela, hemen etxe bat zuela sentitzen baitzuen. Batzuetan ez dugu daukaguna baloratzen faltan botatzen dugun arte. Alexi gertatu zaiona gutako edozeini gerta dakiguke, eta lanik eta etxerik gabeko atzerriko herrialde batean bagaude, hor konturatzen gara zeinen garrantzitsua den zuri lagunduko dizuten pertsonak egotea. Hori gizatasuna da. Ez dezagun gal.»
Gorka Zubiaurre